Nafarroako Liburutegi Digitala (BiNaDi) Nafarroako ondare
bibliografikoa zabaltzeko eta babesteko tresna bat da.
Nafarroako Liburutegi Digitala (BiNaDi), 2007tik jendearentzat
eskuragarri dagoena, Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuaren ekimena da,
Foru Komunitateko ondare bibliografikoa zaintzeko eta Internet bidez
zabaltzeko. Horretarako, BiNaDIk digitalizatutako obren zuzeneko deskarga
eskaintzen du, nagusiki inprimatuak eta baita eskuz idatziak ere, bai
Nafarroako gaiei dagozkienak, bai erkidego honetan idatzitakoak edo
ekoitzitakoak.
BiNadik, gainera, bere objektu digitalen babesa bermatzen du
Nafarroako Gobernuaren egitura korporatiboaren baitan, eta bere gordailua beste
liburutegi digital batzuek biltzea ahalbidetzen du, hala nola Hispanak edo
Europeanak. Aldi berean, eduki digitaletarako sarbide unibertsala errazten du,
jatorrizko lanak kontsultatzeko beharra murrizten du eta Nafarroako ondare
bibliografikoa kontserbatzen laguntzen du.
Liburutegi digitala osatzen duten tituluak Nafarroako
Liburutegian kontserbatutako jatorrizkoetatik eta Erkidegoko hainbat erakunde
eta liburutegitako ale ondare-intereseko bibliografia-funtsetatik datoz. Erakunde
hauek BiNaDIren bidez zabaltzea erabaki dute, zenbait akordio eta hitzarmenen
bidez, Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa (CCPB) egiteko
testuinguruan.
Komunikazio publikorako eskubideen ikuspegitik,
BiNaDIren bidez eskura daitezkeen obrak jabari publikoan daude, edo, bestela,
bide horren bidez zabaltzeko baimena ematen duten titularrenak dira.
BiNaDi - navarra.es