Skip to main content
Cargando
 
...

Esteka interesgarriak

Behean adieraziko diren biltegietan eta webguneetan, tokiko, estatu mailako eta nazioarteko ondare bibliografikoari buruzko informazio garrantzitsua aurkitzen ahalko da.


Academica-e: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren biltegia

Bere helburua da unibertsitateko ekoizpen zientifikoa eta akademikoa biltzea, antolatzea, gordetzea eta zabaltzea. Gainera, funts historikoan, 1500. urtetik 1830. urtera bitarteko liburu inprimatu batzuk biltzen ditu; NUPen antzinako funtsaren edo funts historikoaren lagin bat. Aurkeztutako ia liburu gehienak Nafarroan inprimatuak dira.

Dadun. Nafarroako Unibertsitatearen biltegi akademiko digitala

Nafarroako Unibertsitatearen biltegi honek helburu du unibertsitatearen jarduera akademikoa eta zientifikoa biltzea, gordetzea eta zabaltzea. Bere bilduma digitalen artean, halaber, antzinako funts handi bat du.

Cesare Borgia agiritegia

Vianako Udalaren (Nafarroa) mende dago agiritegia, eta elkarri lotutako hiru arlotan egituratzen du bere funtsa: Viana, Nafarroa eta Cesare Borgia, aurreko biak Europako kultur eremuarekin lotzen dituen ardatz gisa.

Europeana

Europar Batasunaren ekimenez sortutako sarbide irekiko biltegi bat da, eta EBko 28 estatu kideetako kultur erakunde ezagunen objektu digitalak biltzen ditu. Hauek aurki daitezke bere funtsean: liburuak, filmak, margolanak, egunkariak, aldizkariak, soinu fitxategiak, mapak, eskuizkribuak, argazkiak eta beste fitxategi batzuk.

Hispana

Baliabide digitalen biltegi bat da, eta Espainiako liburutegietako, artxiboetako eta museoetako bilduma digitalak barne hartzen ditu. Bilduma horien artean, Espainiako unibertsitateen gordailu instituzionalak eta Espainiako ondare bibliografikoaren mota guztietako materialak (eskuizkribuak, inprimatutako liburuak, argazkiak, mapak...) eskuratzeko aukera ematen duten autonomia erkidegoetako liburutegi digitalak nabarmentzen dira.

Euskal Memoria Digitala (EMD)

Euskal kulturari buruzko funts digitalen sarbide irekiko gordailua. Sancho el Sabio Fundazioak ekoizten, eskuratzen eta gordetzen ditu Gasteizen duen egoitzan. Liburuklik: Euskal Liburutegi Digitala gordetegiaren funts digitalizatuak ere baditu, eta Nafarroarekin lotutako funts ugari biltzen ditu.

Espainiako Liburutegi Digitala

Espainiako Liburutegi Nazionalaren proiektu garrantzitsuenetako bat, Espainiako ondare bibliografikoaren altxorretara sarbide irekia eta doakoa bermatzeko sortua.

Miguel de Cervantes Liburutegi Birtuala

Espainiako ondare proiekturik garrantzitsuena da, eta Espainiako kultura zabaltzea du helburu nagusi. Giza zientziak ikasteko tresna bat da, eta unibertsitate eta eskola komunitateari zuzendutako hezkuntza eduki eta baliabide ugari eskaintzen ditu. Aurkitzen zailak diren material berezien katalogo handi bat biltzen du (aldizkariak, elkarrizketak, antzerki muntaiak...

Prentsa Historikoaren Liburutegi Birtuala

Kultura Ministerioaren, autonomia erkidegoen eta memoriaren beste erakunde batzuen digitalizazio kooperatiboko prozesu baten emaitza, Espainian argitaratutako prentsa historikoa gordetzeko eta eskuragarri jartzeko. Nafarroako Liburutegiko eta Nafarroako Artxibo Nagusiko bilduma digitalizatuak barne hartzen ditu.

Google Book Search

Mundu osoko liburutegietako eta argitaletxeetako milioika liburu bilatu eta erakusten ditu. Sareko kalitatezko argitaletxeen ia laurdena jasotzen du.

Internet Archive, Archive.org

Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek sarera konektatutako zerbitzari batzuk ditu, eta ahalik eta eduki gehien arakatu eta kopiatzen dituzte, liburutegi elektroniko handi bat sortzeko asmoz. Plataforma digital, liburutegi birtual eta biltegi ugariren edukiak biltzen ditu. Bere produktuen artean Open Library nabarmentzen da. Edukiak 23 milioi liburu baino gehiagotakoak dira, eta, horietatik, milioi bat baino gehiago testu osoak dira, hainbat hizkuntzatan.

HathiTrust Digital Library

HathiTrust hezkuntza eta ikerketa erakundeen elkarte bat da, eta mundu osoko liburutegi nagusien milioika titulu digitalizatuen bilduma bat eskaintzen du.

British Library (Digital Collection)

Munduko digitalizazio proiekturik erakargarrienetako bat da, arrakasta eta kalitate handiko tresna berritzaileak baititu. British Library liburutegiak zuzentzen du.

Gallica: Bibliothèque numérique

Eremu frankofonoko proiektu digital nagusia, Frantziako Liburutegi Nazionalak sortua. Bilaketa sistema oso erraza eta intuitiboa dauka, erraz deskarga daiteke materiala eta irakurgailu automatikoak ditu, bai eta beste zerbitzu erantsi batzuk ere.

Deutsche Digitale Bibliothek (DNB)

DNBk Alemaniako estatu bakoitzeko digitalizazio proiektuen biltzaile moduan funtzionatzen du. Hainbat proiektu digital tematikoren batura da. Bere tamainagatik,  Münchener Digitalisierungszentrum (MDZ) nabarmentzen da.

Biblioteca Digitale Italiana (BDI)

Italiako erakunde akademiko eta kultural ugarik parte hartzen dute, Katalogo Kolektiborako Institutu Zentralak koordinatuta. Askotariko bilduma digitalizatuak ditu: historikoak, zientifikoak, musika inprimatua, material grafikoa eta kartografikoa, egunkariak, etab.

 

BiNaDi - navarra.es